Metodologia

Ikastetxearen metodologia nagusia ikaskuntza kooperatiboa da, elkarrekin ikasi eta eraiki dezagun. Hala ere, beste teknika eta estrategiak ere erabiltzen ditugu, ikasleen ikaskuntza aberasteko.

Ikaskuntza kooperatiboa

IKKI metodologiarekin ikasleak talde txikietan elkarrekin lan egiten ikasten dute. Ikasle bakoitza bere eta gainontzekoen ikasketa prozesuaz arduratuko da, talde indarrak lana aberasten duela ohartuz. Metodologia hau ongi formatuta dagoen klaustroak gidatutako teknika zehatzaekin eramaten da aurrera.

Informazio gehiago


Innovamat

Konpetentzien barneraketan zentratzen den matematikak ikasteko metodo berritzaile bat da.
Bere paradigma berriaren parte da ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtzea eta
berdinen arteko esperimentazioa, manipulazioa eta elkarrizketa sustatzea.
Informazio gehiago

Ebaluazio hezigarria

Ebaluazio justu, koordinatu eta formatzailearen aldeko apostua. Ebaluazioak ez du soilik emaitza neurtzea bilatzen; ikasleen garapena bideratu, orientatu eta hobetzeko aukera ematen du, etengabeko jarraipenaren bidez. Horrela, ikaskuntza esperientzia bidezkoa, esanguratsua eta iraunkorra bihurtzen da.
Informazio gehiago

Ikaskuntza egoerak

Ikaskuntza-egoerak ikasleen jakin-mina piztu eta euren gaitasunak modu esanguratsuan garatzeko antolatutako esperientzia didaktikoak dira.
Informazio gehiago

Beste metodologiak

Montesori, Waldorf, Gamifikazioa, Ikaskuntza-guneak eta Talde Interaktiboak, Proiektuak...ere integratzen dira modu logiko eta koherente batez, beti ere ikaslegoaren ikaskuntza prozesua aberasteko eta behar guztietara egokitzeko asmoz.
Informazio gehiago

Skolae

SKOLAEk hezkidetza-ibilbide bat definitzen du, hezkuntza-prozesu osoan zehar edukien eta norberaren eta taldekako ikaskuntza-esperientzien progresio eredua zehazten duena. Irakasleen prestakuntza ez ezik, zentroko hezkidetza-kultura osatzen duten alderdi guztietan ere eragiten du.

Informazio gehiago