Nor gara?

Aurkezpena

HLHIP Atargi

Kalitatezko hezkuntza eleanitzean oinarritutako Haur eta Lehen Hezkuntzako eskualdeko ikastetxe publiko euskalduna gara. Atarrabia, Ezkabarte, Olaibar eta Anueko ikasleak biltzen ditugu.

Gizartearen eskakizunei baliabide pedagogiko berritzaileekin bakoitzak dituen berezitasun kulturalak eta intelektualak errespetatuz heziketa integrala bermatzea dugu helburu.

Helburuak

  • Euskara eta euskal kultura bultzatzea.

  • Norberaren izaera, interesa, erritmoa eta egoera ezberdinak errespetatuz norbanakoaren garapen osoa sustatzea.

  • Autonomia pertsonala eta intelektuala, izaera kritikoa eta sormena piztea.

  • Etengabe aldatzen ari den gizarte eleanitz eta teknologiko batean murgiltzea berezko izaera galdu gabe.

  • Europako proiektu eta programetan parte hartzea.

  • Familiekin eta beste ikastetxe zein erakundeekin hartu-emanak lantzea.